lunes, 21 de noviembre de 2011

Gabon kantak

Giroa alaitzeko musika ezinbestekoa da. Denok dakigun bezela, gabon kanta asko daude. Eta zuek ere animatzen hasteko, hurrengo estekan klikatu eta musikaz gozatu.

http://www.euskarabidea.es/espanol/gabon-kantak/lista#

Olentzero jaiaren argazkiak

Olentzero etortzeko garaia iristen ari zaigu. Hori dela eta, zuek animatzeko hementxe duzue iazko argazki bilduma.

http://www.aldorinternet.com/etxarrikoeskola/eu/argazkiak.asp?Urtea=10&IdArgazkiMota=40

Marrazki lehiaketarako baldintzak

GABON MARRAZKI LEHIAKETA

1. GAIA: Gabonak eskolan.

2. NORI ZUZENDUA: Eskolako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei.

3. FORMATUA: A4 folio osoa. Bakoitzak nahi duen materiala erabili dezake. (3 dimentsiotan izan ezik)

4. AURKEZPENA:

    4.1. EPEA: Abenduaren 1a baino lehen.

    4.2. MODUA:
* Marrazki bakoitzean egilearen izena eta ikasmaila adieraziko dira.
* Talde bakoitzaren tutorea arduratuko da dagokion datan marrazkiak irakasle gelan aurkezteaz.

5. KATEGORIA: Aurten bi kategoria izango ditugu:

a)    Haur Hezkuntza
b)    Lehen Hezkuntza

6. SARIA: Haur hezkuntzako marrazki irabazlea, eguberrietako egitarauaren azalean ipiniko da eta gauza bera Lehen hezkuntzan. Honetaz gain, opari bat emango zaie.

7. EPAIMAHAIA:

- Abenduak 2an Jai Batzordeak aukeratuko ditu Haur Hezkuntzako zazpi marrazki eta Lehen Hezkuntzako beste zazpi.
- Abenduak 5ean irakaslegoak bi marrazki saridunak aukeratuko ditu.
- Abenduak 7an berria emanen da.

8. IRABAZLEAREN IZENDAPENA: Abenduaren 7an ikasleei berria emango zaie, sariak banatuko dira eta marrazki irabazleak eskolako sarreran zintzilikatuko dira

Gabon kanta bat (bideoa)


Garaia girotzeko, hemen duzue gabon kanta polit bat.

miércoles, 16 de noviembre de 2011

Marrazki lehiaketa




Gabon giroan sartzeko, marrazki lehiaketa bat antolatu dugu. Iaz oso ondo atera zenez, aurten ere aurrera eramatea erabaki da.

Lehiaketa honetan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako haurrek parte hartuko dute. Ikasle bakoitzak Gabonekin zerikusia duen marrazki bat egin beharko du.

Bi irabazle izanen dira (kategori bakoitzeko bat) eta marrazki saridunak, eskolako gonbidapenean ipiniko dira.