JAIAK

Ikasturtean zehar ospatuko ditugun jaiak:

Olentzero

Neguarekin batera eta Gabonak iritsi baino lehen, Olentzeroren etorria ospatzen dugu.
Normalean azken eguna izaten da oporrak hartu aurretik. Egun honetan, Olentzero jaunari
harrera egiteko, baserritar jantzita etortzen gara dotore-dotore eta, bere zain erne egoten
gara bera mendiko bidean ikusi arte.

Poz-pozik jaialditxoa eskaintzen diogu eta berarekin hitz egiteko aukera izaten dugu.

Santa Ageda

Santa Agedaren bezperan, otsailaren 5ean, ospatzen digu jaia. Honetan ere, baserrtarrez
janzten gara eta eskuan makil potolo bat eramaten dugu gure kantuak laguntzeko.

Kalez kale, Santa Agedaren koplak abesten ditugu.

Inauteriak

Aste zuria izan baino lehen, azken ostiralean arratsaldez, Eskola osoan inauteria
ospatzen dugu. Jaialdi koloretsu eta alaitsu izaten dugu eskola komunitate osoari
eskaintzeko: gurasoak, aiton-amonak, anai-arrebak, ikasle ohiak...

Mozorro guztiek gai batekin lotura dute eta ziklo bakoitzak bere janzteko modua
aukeratzen du. Modu honetan desfilea eta gero ikuskizuna eskaintzen dugu arratsalde
ahaztezina pasatzeko. Bukatzeko, txokolatea.

Kurtso bukaerako jaia

Kurtsoari agur esateko, azken jaia eta jaialdia dugu.

Egun osoa dantzan gaude. Hasteko puzgasrriak eta jokoak izaten ditugu eta APIMAko ama
batzuk gosari berezia prestatzen digute. Ondoren jaialdia guk prestatutako ekintzekin eta
bukatzeko 6. mailako ikasleei agurra ematen diegu gure Eskola utzi behar baitute.











No hay comentarios:

Publicar un comentario