miércoles, 16 de noviembre de 2011

Marrazki lehiaketa




Gabon giroan sartzeko, marrazki lehiaketa bat antolatu dugu. Iaz oso ondo atera zenez, aurten ere aurrera eramatea erabaki da.

Lehiaketa honetan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako haurrek parte hartuko dute. Ikasle bakoitzak Gabonekin zerikusia duen marrazki bat egin beharko du.

Bi irabazle izanen dira (kategori bakoitzeko bat) eta marrazki saridunak, eskolako gonbidapenean ipiniko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario