lunes, 21 de noviembre de 2011

Marrazki lehiaketarako baldintzak

GABON MARRAZKI LEHIAKETA

1. GAIA: Gabonak eskolan.

2. NORI ZUZENDUA: Eskolako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei.

3. FORMATUA: A4 folio osoa. Bakoitzak nahi duen materiala erabili dezake. (3 dimentsiotan izan ezik)

4. AURKEZPENA:

    4.1. EPEA: Abenduaren 1a baino lehen.

    4.2. MODUA:
* Marrazki bakoitzean egilearen izena eta ikasmaila adieraziko dira.
* Talde bakoitzaren tutorea arduratuko da dagokion datan marrazkiak irakasle gelan aurkezteaz.

5. KATEGORIA: Aurten bi kategoria izango ditugu:

a)    Haur Hezkuntza
b)    Lehen Hezkuntza

6. SARIA: Haur hezkuntzako marrazki irabazlea, eguberrietako egitarauaren azalean ipiniko da eta gauza bera Lehen hezkuntzan. Honetaz gain, opari bat emango zaie.

7. EPAIMAHAIA:

- Abenduak 2an Jai Batzordeak aukeratuko ditu Haur Hezkuntzako zazpi marrazki eta Lehen Hezkuntzako beste zazpi.
- Abenduak 5ean irakaslegoak bi marrazki saridunak aukeratuko ditu.
- Abenduak 7an berria emanen da.

8. IRABAZLEAREN IZENDAPENA: Abenduaren 7an ikasleei berria emango zaie, sariak banatuko dira eta marrazki irabazleak eskolako sarreran zintzilikatuko dira

No hay comentarios:

Publicar un comentario